255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

451/2015 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nazioarteko Praktiketarako Beken 2016ko deialdia aldatzen duena.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 287/2015 Ebazpenaren bidez (2015eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 23an), oinarri arautzaileak onetsi ziren Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planaren barnean “Nazioarteko Praktiketarako Bekak. Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egitea prestakuntzan” izeneko beketarako, eta 2016rako deialdia.

Deialdi horren oinarri arautzaileek ezartzen dute Nafarroako Unibertsitatearen Enpresa Fundazioa Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuarekin elkarlanean arituko dela hori kudeatzeko.

2015eko azaroaren 6an Nafarroako Unibertsitatearen Enpresa Fundazioak jakinarazi zion Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari fundazioaren jardueren zati bat (hain zuzen ere, Nazioarteko Praktiken deialdiaren kudeaketarekin lotura duena) Nafarroako Unibertsitateari transferitu zaiola, “Career Services” zerbitzu berriari.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendariaren urriaren 29ko 287/2015 Ebazpena aldatzea, baita horren bidez onetsitako Nazioarteko Praktiketarako Beketarako diru-laguntzak emateko 2016ko deialdiaren oinarri arautzaileak ere. Honela dioen tokian: “Nafarroako Unibertsitatearen Enpresa Fundazioa”, honela behar du: “Nafarroako Unibertsitatearen Career Services”.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Unibertsitatearen Career Servicesi eta Nafarroako Unibertsitatearen Enpresa Fundazioari, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da (“Erreferentzia: Esped.” hitzen ondoren dagoen zenbakia).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Pilar Irigoien Ostiza.

Iragarkiaren kodea: F1515656