255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 130/2015 betearazpena

Rosario Barrio Pelegrini andrea, Madrilgo Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Mercedes Martínez Peña andreak eskaturik, nahitaezko betearazpena dela-eta Integración de Servicios Auxiliares SAren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 130/2015 prozeduran, honako ebazpen hau eman da:

Xedapen zatia:

Betearazpen agindu orokorra eraginkorra izan dadin, honakoa erabaki dut:

Ikerketa judiziala egitea betearazpenpeko alderdiaren ondarearen gainean. Horretarako, organo judizial honen eskura dauden datu-base guztiak kontsultatuko dira, eta erakunde eta erregistro publikoei behar diren idatzagiriak igorriko zaizkie, haien datuen arabera, beharrezko eta legezko ikerketak egin ondoren, zordunak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten. Norberaren intimitaterako eskubidea urratu gabe, behar den informazioa eskuratuko da betearazitako diru-betebeharra gauzatzeko. Finantza edo gordailuzain erakundeei eskatuko zaie informazioa, edo, bere ohiko jardueraren xedeagatik edo betearazpenpekoarekin dituen harremanegatik, haren ondasun edo eskubideen berri izan edo haren zordun izan daitezkeen beste pertsona pribatu batzuei.

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak betearazpenpeko alderdiari ordaindu beharreko zerga-itzulketak enbargatzea erabaki da. Ondorio horretarako, egin bedi zordunketa eskaera Kontsignazio Judizialetarako Kontuaren bidezko errekerimendu judizialaren bitartez.

Integración de Servicios Auxiliares SAk banku entitateetan betearazpenpekoaren alde dituen saldoak enbargatzea erabaki da, erreklamatutako zenbatekoak guztira estaltzeko nahikoa izan arte. Ondorio horretarako, egin bedi zordunketa eskaera Kontsignazio Judizialetarako Kontuaren bidezko errekerimendu judizialaren bitartez.

–Adieraz bekio betearazpenpekoari, betearazpen agindu orokorra duen autoarekin bat, honako hau: a) Betearazpena abiarazi eta hiru hilabete igarotzen badira betearazpenpekoak betebeharra osorik bete gabe, baldin eta ikusten bada behar den arretarik ez dela izan betearazpena betetzeko, edo ondasunak deklaratzeko betebeharra ez dela bete edo deklarazio horretan garrantzizko ondare-elementuak ezkutatu direla, ordaindu beharreko legezko interesak bi puntu handitu daitezke. b) Tituluan eskatzen den betebeharra oso-osorik betetzen badu betearazpenpeko alderdiak, barnean dela –diruzko betearazpenaren kasuan, eta behar denean– prozesuko interesen ordainketa, epai edo ebazpen judiziala irmoa den egunetik hogei eguneko epean, edo titulua eratu den egunetik, edo, behar denean, betearazpeneko tituluan deklaratutako betebeharra eskatzen ahal den egunetik, ez zaizkio ezarriko eskatutako betearazpeneko kostuak, LJLaren 239.3 artikuluan aurreikusitakoa betez.

–Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikuluaren agindua aplikatuz, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako ematen diren helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan ondoriorik gabe egiten diren jakinarazpen saiakerak baliozkoak izanen dira, bestelako daturik ematen ez den bitartean; datu horiek eguneratzea alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoren bat aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

–2804-0000-64-0130-15 izanen da, ordainketaren ondorioetarako, organo judizialaren kontsignazioetarako kontua, eta behar den eremuan ordainketaren kontzeptua adierazi beharko da.

–Soldatak Bermatzeko Funtsari eta auzi-jartzaileari entzutea ematea hamabost egunez, beren eskubideari dagozkion eginbideak eska ditzaten, eta zordun nagusiaren ondasunak, ezagutzen dituztenak, izendatu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da, jakinarazi eta hiru eguneko epean. Gizarte Segurantzako onuradun edo langile ez diren errekurtsogileek 25 euro sartu beharko dituzte epaitegi honek Banco Santander entitatean (IBAN ES55 0049 3569 9200 0500 1274) duen 2499-0000-64-0130-15 Gordailuen eta Kontsignazioen kontuan.

Eta Integración de Servicios Auxiliares SAri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Madrilen, 2015eko azaroaren 10ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosario Barrio Pelegrini.

Iragarkiaren kodea: J1516803