255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

85/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko 190 eredua onetsi zen, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren eta Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura finkatu.

Foru agindu honen helburua da azpigako berriak sartzea 190. eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriek bete beharreko diseinu fisiko eta logiko berrien eta eredu horretan sartu beharreko informazioa duten fitxategien 2. erregistro motako (hartutakoaren erregistroa) 79-80 idazguneetan, batetik informazio zehatzagoa lortzeko, Nafarroako Zerga Ogasunari Zergaren zirriborroak hobetzeko bide ematen ahal baitio, eta, bestetik, zerga administrazioen arteko informazio trukea errazteko.

Horretarako, alde batetik azpigako berriak sartzen dira A eta B gakoetan aldi baterako lanerako ezintasunaren kontzeptuan langileari ordaintzen zaizkion etekinak identifikatzeko.

Beste aldetik, K gakoan azpigako berriak sortzen dira, jokoetan, lehiaketetan, errifetan eta/edo ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondorioz lortutako sariak bereizi ahal izateko, joko horietatik heldu diren galerekin lortutako irabaziak konpentsatzeko bide ematen baitute konpentsazio hori uzten ez duten sarietan.

Azkenik, azpigako berriak sartzen dira L gakoan ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluaren k) eta w) idatz-zatietan jasotako prestazio ekonomiko salbuetsiak identifikatzeko.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 90.5 artikuluak adierazten du Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak ahalmena izanen duela 190 eredua ezartzeko. Eredu hori lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko da; orobat titularra gaitzen du forma eta aurkezteko lekua ezartzeko ere.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako lan etekinen, enpresa eta lanbide jarduera batzuen, sarien eta errenta-egozpen batzuen atxikipen eta konturako diru-sarreren urteko laburpenerako 190 eredua onetsi eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak eta Interneten bidez telematikoki aurkezteko prozedura ezarri ziren.

Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean (190 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriaren diseinu fisiko eta logikoak) honako aldaketa hau sartu da:

“Azpigakoa” eremuaren ordez, 2. motako erregistroko 79-80 idazguneak, hartutakoaren erregistroa, honako hau jartzen da:

79-80

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA.

Bakarrik A, B, E, F, G, H, K, L eta Y gakoetarako. Gainerako kasuetan, zero jarri hutsuneetan.

Hartutakoaren A gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako hau jarriko da A gakoko hartukizun guztietan, 02 azpigakoan sartu behar ez direnetan.

02

Azpigako hau jarriko da lanerako ezintasunagatiko hartukizunak direnean, enplegatzaileak langileari zuzenean ordaintzen dizkionak (Gizarte Segurantzarekiko lankidetzarako akordioaren arabera). Bestelakoetan, hartukizun hauek jarriko dira B gakoan, 02 azpigakoan.

Hartutakoaren B gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Gizarte Segurantzako pentsioak eta klase pasiboen hartzekoak.

02

Azpigako hau jarriko da lanerako ezintasunagatiko hartukizunak direnean, langileari zuzenean ordaintzen dizkionak GSko araubide publikoren batek edo klase pasiboek edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzari laguntza ematen dion mutualitateak. Enplegatzaileak zuzenean ordaintzen baditu prestazio horiek (Gizarte Segurantzarekiko lankidetzarako akordioaren arabera), jarriko dira A gakoan, 02 azpigakoan.

03

-

04

Azpigako hau jarriko da B gakoko hartukizun guztietan, 01 eta 02 azpigakoetan sartu behar ez direnetan.

Hartutakoaren E gakoan erabili beharreko azpigakoa:

01

Kontseilari edo administratzailea, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean besteren konturako langile gisara daudenak.

02

E gakoko hartukizun guztietan, 01 azpigakoaren pean azaldu behar ez direnetan.

Hartutakoaren F gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako hori hartukizunak zergatik salbuetsirik ez dauden literatura, zientzia edo arte sariei dagozkienean idatziko da.

02

Azpigako hau F gakoko hartukizun guztietan adieraziko da, 01 azpigakoaren pean azaldu behar ez direnetan.

Hartutakoaren G gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Eskuarki ezarririko atxikipen tasa aplikatzekoa denean.

02

Berariaz ezarririko atxikipen tasa aplikatzekoa denean.

Hartutakoaren H gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Hegaztien hazkuntzako abeltzaintza eta haragitarako zerri-aziendaren ustiapena.

Oihangintzako jarduera, mozteko batez besteko epea 30 urtetik goitikoa duena.

02

Aurreko 01 azpigakoan sartzen diren jardueren ustiapenaren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzeko kasuetan.

03

Tomatea, brokulia, mertxika eta zainzuria ekoizteko nekazaritza jarduerak, lau kasuetan industriarako.

04

Aurreko 03 azpigakoan sartzen diren jardueren ustiapenaren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzeko kasuetan.

05

Gizakiek jateko zerealak eta lekadunak eta onddoak ekoizteko jarduera.

Basogintza, mozteko batez besteko epea 30 urtekoa edo hortik beheitikoa bada.

06

Aurreko 05 azpigakoan sartzen diren jardueren ustiapenaren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzeko kasuetan.

07

Errioxako jatorrizko deitura duen ardoa egiteko mahatsa, olio-landareak, zitrikoak eta olibondoko produktuak ekoizteko nekazaritza, esnetarako behi-aziendaren abeltzaintza eta beste azpigako batzuetan espresuki aipatzen ez diren bestelako abeltzaintza mota batzuk.

08

Aurreko 07 azpigakoan sartzen diren jardueren ustiapenaren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzeko kasuetan.

09

Nekazaritzako jarduera, sustraiak, tuberkuluak, bazka, zitrikoak ez beste fruituak eta beste azpigako batzuetan espresuki aipatzen ez diren bestelako nekazaritza produktuak ekoiztekoa.

10

Aurreko 09 azpigakoan sartzen diren jardueren ustiapenaren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzeko kasuetan.

11

Ehun-landareak eta mahaiko mahatsa ekoizteko jarduerak, nekazariek, abeltzainek eta oihangintzako jardueren titularrek egindako zerbitzu osagarriak, eta hegaztiak hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak.

12

Aurreko 11 azpigakoan sartzen diren jardueren ustiapenaren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzeko kasuetan.

13

Hegaztiak ez gainerako ganadua hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuetarako jarduerak.

14

Nekazari eta abeltzainek egindako bestelako lan eta zerbitzu osagarrietarako jarduera.

15

Azukre-erremolatxa ekoizteko nekazaritza-jarduera; eta abeltzaintzakoa, haragitarako behi-azienda, haragitarako ardi-azienda eta haragitarako ahuntz-azienda ustiatzekoa, eta untxi-hazkuntza.

16

Aurreko 15 azpigakoan sartzen diren jardueren ustiapenaren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzeko kasuetan.

17

Jarduera: Nekazaritzakoa, fruitu lehorrak eta barazkiak ekoiztekoa, eta abeltzaintzakoa, aurrerako zerri-azienda, aurrerako behi-azienda, esnetarako ardi-azienda, esnetarako ahutz-azienda eta erlezaintza.

18

Aurreko 17 azpigakoan sartzen diren jardueren ustiapenaren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzeko kasuetan.

19

Errioxa jatorrizko deituran sartuta ez dagoen ardoa egiteko mahatsa ekoizteko jarduera.

20

Nekazaritzako jarduerak, kotoia ekoiztekoak.

21

Aurreko 20 azpigakoan sartzen diren jardueren ustiapenaren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzeko kasuetan.

25

Azpigako hau erabiliko da pagatutako dirua Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 78.6 artikuluan aipatzen diren zenbatespen objektiboko jarduera ekonomikoen kontraprestazio gisa pagatu baldin bada. (Alegia, errepide bidezko salgai garraioa eta aldaira zerbitzua).

Hartutakoaren K gakoan erabili beharreko azpigakoa:

01

Azpigako hau jarriko da joko, zozketa edo ausazko konbinazio publizitate helbururik gabekoetan, Jokoa arautzen duen 13/2011 Legearen 3.a) artikuluan “jokoa” zehazten duen definizioan sar daitezkeenetan (halakoen ezaugarria da dirua edo bestelako ondare elementuak arriskuan jartzea -eta horregatik galerak izateko aukera- saria edo irabazia lortzeko posibilitatearen truke) parte hartzearen ondoriozko sariei dagozkien hartukizunak direnean. Sari horiek zenbateko osotzat adieraziko dira, zergaldi berean lortutako jokoaren ondoriozko galeretan bere zenbatekoa murrizteko jasotzailearen eskubidea ukatu gabe.

02

Azpigako hau jarriko da mendi publikoetan egindako oihan aprobetxamenduen ondorioz auzotarrek lortutako ondare-irabaziei dagozkien hartukizunak direnean.

03

Azpigako hau jarriko da hartukizunak joko, zozketa edo publizitate helbururen bat duten ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondoriozko sariei dagozkienean, haietan parte hartzeagatik dirurik jarri behar ez eta, beraz, 13/2011 Legearen 3.a) artikuluan “jokoa” zehazten duen definizioan sartzen ez direnetan. Hemen sartzen dira komunikabideetan garatutako programen ondoriozko sariak, bai eta 13/2011 Legearen 3.i) artikuluan zehazten diren publizitate eta sustapen helburua duten ausazko konbinazioen ondoriozkoak ere.

Hartutakoaren L gakoan erabili beharreko azpigakoak:

01

Dietak, bidaia gastuengatik.

02

Terrorismo ekintzen ziozko prestazio publiko ez ohikoak eta terrorismoaren aurkako borrokan emandako dominetatik eta kondekorazioetatik heldu diren pentsioak.

03

GIB birusak joek harturiko laguntzak.

04

Gerra Zibileko lesio edo mutilazioetarako pentsioak.

05

Langilea iraizteko edo lanetik gelditzeko kalte-ordainak.

06

Ezintasun iraunkor absolutu edo baliaezintasun handirako prestazioak.

07

Desgaitasun pentsioak, klase pasiboen araubidekoak.

08

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluko k) letraren lehenbiziko, bigarren eta hirugarren lerroaldeetan ezarritakoaren ondorioz salbuetsita dauden prestazio, pentsio eta hartzeko pasiboak (testu bategin hori ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

09

Harreragatik jasotzen diren hartukizunak, edo jasotzen direnak egoitzetako edo eguneko zentroetako egonaldia finantzatzeko 65 urte edo gehiagoko adindunei, edo desgaitasuna dutenei, edo babesgabetasun egoeran dauden adingabeei, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluko j) letran ezarritakoaren ondorioz salbuetsita daudenak (testu bategin hori ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

10

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluko h) letran ezarritakoaren ondorioz salbuetsita dauden bekak.

11

Literatura, arte edo zientzia arloetako sariak.

12

Goi mailako kirolariendako diru-laguntzak.

13

Ordainketa bakarreko langabezia-prestazioak.

14

Espainiako Estatuak nazioarteko bake edo gizabide misioetan parte hartzeagatik pagaturiko eskersariak.

15

Atzerrian eginiko lanen etekinak.

16

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluko q) letran ezarritakoaren ondorioz salbuetsita dauden ehorzketaren edo lurperatzearen prestazioak.

17

Osasun sistema publikoaren eremuan tratamendua jasotzearen ondorioz C hepatitisa garatu duten pertsonentzako laguntzak, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluaren o) letran ezarritakoaren arabera salbuetsirik daudenak.

19

Familiakoak zaintzeko eta laguntza pertsonalizatua emateko zerbitzuari loturiko prestazio ekonomiko publikoak, Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei kasu egiteko Legearen ondoriozkoak, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluaren s) letran ezarritakoaren arabera salbuetsirik daudenak.

20

Jaiotzagatik, adopzioagatik, seme-alabak norberaren kargura edukitzeagatik, adingabeak hartzeagatik, zurztasunagatik edo haur bat baino gehiago erditu edo adoptatzeagatik emandako prestazio publikoak, bai eta familiaren arloan kasuan kasuko deialdien bidez emandako laguntzak ere, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Per

tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluaren k) letraren laugarren lerroaldean ezarritakoaren arabera salbuetsirik daudenak.

22

Gizarte Zerbitzuen arloan banakoentzako eta familientzako prestazioak eta laguntzak arautzen dituen ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuan ezarritako prestazio ekonomikoak, baita gizarteratze-errenta eta langabeentzako laguntzak ere, baldin eta haien prestazioak eta sorospenak agortu badituzte (horiek biak Gizarteratze-errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legean daude ezarrita).

23

Erakunde publikoek genero-indarkeriaren biktimei emandako prestazio ekonomikoak.

25

Zerga pagatzetik salbuetsirik dauden beste errenta batzuk. Azpigako honetan sartuko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga pagatzetik salbuetsita dauden beste errenta batzuk, 190 ereduan adierazi beharrekoak izanda aurreko azpigakoetan berariaz adierazi ez direnak.

Hartutakoaren Y gakoan erabiltzeko azpigakoak:

01

Ohiko etxebizitza eskuratzeko mailegu hobaridunengatik egiten diren gauzazko ordainsariak.

02

Beste ondasun higiezin batzuk eskuratzeko mailegu hobaridunengatik egiten diren gauzazko ordainsariak.

03

Gauzazko ordainsaria, bestelako helburuetarako mailegu hobaridunengatik.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehen aldiz aplikatuko da, informazioa 2015ekoa izanik, aurkezteko epea 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerakoa duten aitorpen-laburpenetan.

Iruñean, 2015eko abenduraren 1ean.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1516191