255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2016ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 20an.

Garesen, 2015eko abenduaren 11n.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

1. ERANSKINA

2016ko plantilla organikoa

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaritza. Zenbakia: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %40. Egoera: hutsik.

Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Iragarkiaren kodea: L1516718