255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatua.
Hasierako onespena

Uxueko Udalak, 2015eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatuaren proiektua, fatxadako baoen neurriei buruzko 210. eta 223. artikuluak, Udalak berak sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuta.

3. Jendaurrean egoteko epea bukaturik, espedientea osoko bilkurara iraganen da, behin betiko onets dadin bidezko diren aldaketekin batera.

Uxuen, 2015eko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L1516666