255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko “Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuaren 2015eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak
egiteko espedienteak. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, “Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuaren 2015eko ekitaldiko aurrekontuan egin aldaketen gaineko bi espediente onetsi zituen hasiera batean.

Erabaki hori 2015eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1. espedientea.

–Kreditu-gehikuntza, gastuen 2. kapituluko (Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak) kontu-sail batean, 3.000 eurokoak. Diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatuko dira. Zenbatekoa: 3.000 euro.

2. espedientea.

–Kreditu-gehikuntza, gastuen 1. kapituluko (“Langileria gastuak”) 3 kontu-sailetan, 3.843,47 eurokoa, 2.355,16 eurokoa eta 946,71 eurokoa, hurrenez hurren, baliabide lotetsietarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuak. Zenbatekoa: 7.145,34 euro.

Noain Elortzibarren, 2015eko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1516662