255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURU-ASTERAIN

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Muru-Asteraingo Kontzejuak, 2015eko abenduaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Muru-Asterainen, 2015eko abenduaren 11n.–Kontzejuko burua, Félix Leceta Sarasa.

Iragarkiaren kodea: L1516726