255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

2015eko tarifak. Behin betiko onespena

Monteagudoko Udalak, 2015eko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean aplikatzea tasen eta prezio publikoen ordenantza fiskalak, 2016an aplikatuko diren tarifei dagokienez, eta orobat onetsi urte bererako kontribuzioen igorpenak. Oro har, %1 goratu dira 2015ean aplikatutako igorpen eta tarifen portzentajeak.

Iragarkia 2015eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 14an, eta ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean inork ez du espedientearen kontra erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horiek horrela, aldaketak behin betiko onetsi dira 2016an aplikatuko diren ordenantza, tarifa eta igorpenetan; espedienteak 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko du indarra.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

1.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren igorpena: %0,80.

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren igorpena: %0,3888.

–JEZ: Udalaren %40ko errekargua.

2.–Zakurrak edukitzeagatiko zerga: 5.13 euro unitate bakoitzeko.

–Pasabiderako lizentzia: 20,28 euro bakoitzeko.

–Lurren okupazioak: 0,2759 euro bakoitzeko.

–Lurra zakurtegiekin okupatzea: 22,29 euro/urtea bakoitzeko.

–Kalez kaleko salmenta: 12,67 euro/saltokia/eguna.

–Materialak eremu publikoan uztea: 1,21 euro/m²/eguna.

–Ostatuetako terrazak, urteko: banaketaren arabera.

–Landazaintza: 1,7296 euro/erregua, hau da 0,1081euro/almutea.

–Fotokopiak:

  • 0,163 euro bakoitzeko, 50 bitarte, eta
  • 0,108 euro bakoitzeko, 50etik goiti.

EIOZ: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4.

–Ehorzketak:

  • 228,92 euro hilobi arruntean.
  • 931,02 euro hilobi bikoitzean.
  • 755,78 euro horma-hilobian eta
  • 274,20 euro errauts-kutxategian.

–Materialen erabilpena:

  • legarra: 0,99 euro/m³.
  • hare palakada: 0,313 euro/palakada.
  • Teila zaharra: 0,424 euro/teila.

–Telefaxaren erabilpena:

  • 0,42 euro Nafarroara;
  • 0,83 euro Espainaren gainerakora; eta
  • 1,64 euro atzerrira, orrialde bakoitzeko.

–Hormigoi makina: 4,90 euro/eguna.

–Ehiza barrutia:

  • 114,73 euro denboraldiko kuota finkoa eta
  • 86,59 euro kide berria egiteagatik.

–Kontribuzio bereziak: ordenantzaren arabera.

–Hirilurren gainbalioak: 3,10/3,10/3,00/3,00; tasa %12,48.

–Lurzatien zedulak: 2,30 euro bakoitzeko.

–La Moyuela industrialdeko lurzorua: 31,45 euro/m².

Kirol instalazioak.

–Abonamenduak (hamabostaldikoak, hilabetekoak eta denboraldikoak bereizirik):

  • Banakakoak, 15 urtetik beheitikoak:
  • 3,16 euro hamabostaldian.
  • 22,74 euro hilabetean.
  • 43,09 euro denboraldikoa eta
  • 32,32 euro denboraldia ez denean.
  • 15 urtetik goitikoak:
  • 22,74 euro hamabostaldian.
  • 41,75 euro hilabetean.
  • 71,81 euro denboraldikoa eta
  • 53,86 euro denboraldia ez denean.
  • Seme-alabarik gabeko senar-emazteak:
  • 31,13 euro hamabostaldian.
  • 58,42 euro hilabetean.
  • 96,95 euro denboraldikoa eta
  • 72,71 euro denboraldia ez denean.
  • Senar-emazteak, seme-alaba 1ekin:
  • 38,30 euro hamabostaldian.
  • 71,81 euro hilabetean.
  • 105,33 euro denboraldikoa eta
  • 78,99 euro denboraldia ez denean.
  • Senar-emazteak, 2 seme-alabarekin:
  • 40,69 euro hamabostaldian.
  • 75,41 euro hilabetean.
  • 122,09 euro denboraldikoa eta
  • 91,57 euro denboraldia ez denean.
  • Senar-emazteak, 3 seme-alabarekin edo gehiagorekin:
  • 45,48 euro hamabostaldian.
  • 86,15 euro hilabetean.
  • 131,65 euro denboraldikoa eta
  • 98,74 euro denboraldia ez denean.

Ikastaro eta jardueretarako, zenbatekoa jardueraren egunetan hainbanatuko da.

–Eguneko sarrerak:

  • 15 urtetik beheitikoak:
  • 2,83 euro astegunetan eta
  • 3,28 euro larunbatetan, jaiegunetan eta jai bezperetan.
  • 15 urtetik goitikoentzat:
  • 4,10 euro astegunetan eta
  • 4,95 euro larunbatetan, jaiegunetan eta jai bezperetan.

Monteagudon, 2015eko abenduaren 11n.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1516719