255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Udalaren 2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Plantilla organikoa hasiera batean onetsi zen 2015eko urriaren 30ean egin bilkura berezian, eta azaroaren 12an argitaratu zen, 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Alegazioak aurkezteko arauzko epea iraganik inork alegaziorik batere aurkeztu gabe, bidezko da behin betiko onestea Leozko Udalaren 2016ko plantilla organiko hori, lanpostuen arauzko zerrendarekin eta haien egoera juridikoarekin batera, bai eta dagokien langileen zerrendarekin batera ere.

Iratxetan, 2015eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Karguaren izena: idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Sarbidea: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Osagarria: %45. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunak

Karguaren izena: idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Sarbidea: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. titulua. Lanpostuko osagarria: %10. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Egoera: hutsik.

Iragarkiaren kodea: L1516691