255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2016eko ekitaldiko zerga-tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak. Onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan eta ondokoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, Ibargoitiko Udalak, 2015eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki du:

1.–2016ko ekitaldirako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak onestea. Halaber erabaki du azken horiek ezartzen eta ordenatzen dituzten ordenantza fiskal eta ordenantza orokorrak.

Halaber, erabaki da erabaki hau hamabortz egun baliodunean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuta, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2016ko ekitaldirako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Idotzinen, 2015eko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1516732