255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETSAIN

Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziaren tasaren gaineko ordenantza. Hasierako onespena

Kontzejuko Batzarrak, 2015eko azaroaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza. Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Etsainen, 2015eko abenduaren 2an.–Batzarburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1516698