255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Ordenantza fiskala, Terrazak eta merkataritzari nahiz ostalaritzari lotutako elementuak jabari eta/edo erabilera publikoko eremuetan paratzeko tasa arautzen duena.
Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2015eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, legeak eskatutako gehiengoarekin, Terrazak eta merkataritzari nahiz ostalaritzari lotutako elementuak jabari eta/edo erabilera publikoko eremuetan paratzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Iragarkia toki entitate honen iragarki oholean argitaratu da, baita 2015eko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, azaroaren 12an. Horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, erabakia behin betikoa bilakatu da, eta argitara ematen da erabaki hori eta ordenantzaren testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2015eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, TERRAZAK ETA MERKATARITZARI
NAHIZ OSTALARITZARI LOTUTAKO ELEMENTUAK JABARI
ETA/EDO ERABILERA PUBLIKOKO EREMUETAN PARATZEKO
TASA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100.4 artikulua, l) idatz-zatia, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak emaniko idazketaren arabera.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Tasaren zergapeko egintza da zoruaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egitea terrazekin: mahaiak, aulkiak, bankuak, kupelak, eguzkitakoak, alboetako babesgarriak, berotzeko ekipamenduak, lorontziak, olanak edo bertzelako hiri-altzari eramangarri eta desmuntagarriak, edota mostradore eramangarriak jarriz.

Eguzkitakoak, berogailuak, lorontziak edo gainerako hiri-altzari eramangarri eta desmuntagarriak direnean, bakar-bakarrik terrazekin okupatzen den eremuan direnean edo okupatzeko eremua mugatzeko direnean (betiere terrazaren barnean), ez dute tasarik sorraraziko.

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da eremu publikoaren eta titulartasun eta erabilera publikoko lurren erabilera pribatiboa eta aprobetxamendu berezia dagoenean; horren ondorioz sortzen bada onura partikularra eta erabilera publikoaren murrizketa, eta hori izanen da erabilera edo aprobetxamendua ematen denetik aitzina edo hura hasten den unean, hori Udalaren baimenik gabe hasten bada; dena den, ordaintzera behartuak daude baita baimena ukatzen denean ere, direlako ondasun horien aprobetxamendua edo erabilpena hasia bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisiko eta juridikoak, baita Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2004 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen entitateak ere, hain zuzen ere, ondokoak:

a) Lizentzien titularrak.

b) Okupazioak zein enpresa, entitate edo partikularri ekartzen dien onura, haiexek.

Erantzuleak

5. artikulua. 1) Tributu obligazioen subjektu pasiboaren erantzule solidario izanen dira pertsona fisikoak eta juridikoak, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 30 eta 31. artikuluetan aipatzen direnak.

2) Erantzule subsidiarioak izanen dira sindikoak, edo porrotak, lehiaketak, sozietateak eta oro har entitateak likidatzen dituztenak, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 32. artikuluan xedatzen den kasuetarako eta irismenarekin.

Karga-oinarria

6. artikulua. Karga-oinarri gisa hartuko dira okupatutako azalera metro karratuetan, mostradoreak, olanak, zenbat denbora okupatu den eta kalearen kategoria.

Kaleen kategoriak hauek izanen dira:

–Pasealekuak: kategoria berezia.

–Ligués kalea eta Pablo Rubio etorbidetik hasita Europa parkeraino (hau barne): 1. kategoria.

–Gainerako kaleak: 2. kategoria.

Mostradore eramangarrien kasuan, egun kopurua hartuko da kontuan.

Altzari-elementuak baimentzen badira eta terrazak izateko baimenik ez bada, karga-oinarria izanen da 1,5 metro koadro/elementua/eguna.

Tarifak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak eranskinean agertzen direnak izanen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.

Ez da terraza jartzeko baimenik emanen Udalean kontzeptu horrengatik zorrik baldin bada.

Tributu-kuota

8. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasaren sorrarazpena eta diru-bilketa

9. artikulua. Udalak baimena ematen duenean sortuko da ordenantza honetan arautzen den tasa edo, baimenik gabe egin bada, aprobetxamendua hasi zenetik, ezertan ukatu gabe etor daitekeen zehapena.

Baimendutako denbora guztian eremu publikoaren aprobetxamendua egiterik ez badago, aldi baterako nahiz behin betiko etenaldiagatik, bai obrek eraginda bai zerbitzu publikoek hala eskatuta edo hirugarrenek egin beharreko obrengatik, interesdunak etenaldiari dagokion zenbatekoa itzultzeko eskubidea izanen du, aldez aurretik eskatuta.

Establezimenduak instalaziorako baimena izan badu, eta emandako epea iraganik okupazioa luzatzeko eskatzen bada, autolikidazioaren bidez egiten ahalko da tasaren sorrarazpena.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagozkien afera guztietarako, Terrazak eta merkataritzari nahiz ostalaritzari lotutako elementuak jabari eta/edo erabilera publikoko eremuetan paratzea arautzen duen udal ordenantzari eginen zaio men.

Xedapen indargabetzailea

Indarrik gabe geratu dira Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako xedapenak, ordenantza honetan ezarritakoari aurka egiten badiote.

Azken xedapena

Ordenantza honek indarra hartuko du testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFAK

Egun solteak

Metro karratu eta egun bakoitzeko, kalearen kategoriaren arabera

Kategoria berezia

1,00 euro

1. kategoria:

0,75 euro

2. kategoria:

0,50 euro

Udako denboraldia (maiatzaren 1etik urriaren 31 arte)

Kalearen kategoriaren arabera

Kategoria berezia

22,00 euro

1. kategoria:

18,00 euro

2. kategoria:

14,00 euro

Neguko denboraldia (azaroaren 1etik apirilaren 30a arte)

Kalearen kategoriaren arabera

Kategoria berezia

13,00 euro

1. kategoria:

11,50 euro

2. kategoria:

10,00 euro

Urte osoa

Kalearen kategoriaren arabera

categoría de la calle

Kategoria berezia

30,30 euro

1. kategoria:

24,25 euro

2. kategoria:

19,50 euro

Mostradore eramangarria, eguneko (terrazatik kanpo): 20 euro.

1) Baimentzen badira altzari-elementuak (kupelak, mahai altuak, eta abar), eta baimenik ez bada, karga-oinarria izanen da jarritako elementu bakoitzeko eta eguneko, eta okupazioa 1,5 m² dela ulertuko da.

Iragarkiaren kodea: L1515617