255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Baimenak emateko, eta ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean kontroleko jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2015eko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Baimenak emateko, eta ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean kontroleko jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Iragarkia 2015eko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 29an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beran, 2015eko abenduaren 11n.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

ERANSKINA

BAIMENAK EMATEKO, ETA INGURUMENA BABESTEAREN ETA JARDUERA KALTEGABEEN ALORREAN KONTROLEKO ADMINISTRAZIO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren babesean eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen ondorioz jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten instalazio eta jardueren ezarpenari, ustiapenari, lekuz aldatzeari, nabarmen aldatzeari, berriz irekitzeari eta abian jartzeari dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, baita, jarduera kaltegabeen kasuan, udal lizentzia behar dutenei dagozkienak ere; orobat, lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan egiten diren kontrol jarduera administratiboak, eta zehatz-mehatz:

a) Jarduera lizentzia.

b) Irekitzeko lizentzia.

c) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

d) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.

f) Jarduera hasitakoan edo irekitakoan kontrolak egitea, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

Sortzapena

3. artikulua. Tasa lizentzia eskatzen denean sortuko da edo erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean.

Udalak lizentzia eman ala ez erabaki arte, interesdunak zilegi izanen du espresuki atzera egitea eta kasu horretan, tasa izanen da lizentzia eman balitz ordaindu beharko zatekeenaren %20. Lizentzia ematen ez bada, zerga zenbateko berera murriztuko da.

Orobat, %20ra murriztuko da, baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola komunikatzen bada jardueraren kontrola bukatzen duen udal ebazpena eman aurretik.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen edo eskualdatzen bada, edo haien izenean aurkezten bada aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Salbuespenak

6. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasaren ordainarazpenean ez da inolako salbuespen edo hobaririk emanen.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Jarduera baterako baimena erdietsi nahi dutenek Herriko Etxean aurkeztuko dute behar den lizentzia eskabidea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena zehazten dituztela, aplikagarria den eta indarra duen araudian eskatutako dokumentazioarekin batera.

8. artikulua. Udalak ordenantza honetan ezarritako tasak likidatuko ditu, eskatutako lizentzia eman edo ukatzen duenean.

Lizentziaren beharkizunaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena egin behar bada, tasaren likidazioa eginen da horiek aurkeztu aurretik eta ordainagiria aurkeztuko da aurretiazko komunikazioarekin edo erantzukizuneko aitorpenarekin batera.

9. artikulua. Lizentzia iraungiz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute edo beste erantzukizuneko aitorpen edo aurretiazko komunikazio bat aurkeztu, eta dagokion tasa ordaindu.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Iruzurtzat hartuko dira arau-hauste berezi hauek:

a) Lokalak irekitzea, behar den lizentzia erdietsi gabe.

b) Zerga-oinarria zehazteko behar diren datuak gezurrezkoak izatea.

Bertzelako arau-hausteetarako ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, edo bertzenaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta harekin bat datozen arauei.

11. artikulua. Arau-hausteen ondorioz sortzen diren zehapenen gainerako kontuetarako, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arau orori ere.

Xedapen indargabetzailea

Indarrik gabe uzten da Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (1997ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, abenduaren 31n).

Azken xedapenak

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko 2016ko urtarrilaren 1ean, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

ERANSKINA

Tarifak

JARDUERARAKO LIZENTZIA

2016

Lokalaren azaleraren arabera

50 m² bitarte

253,00 euro

51 - 100 m²:

336,00 euro

101 - 200 m²:

503,00 euro

51 - 400 m²:

756,00 euro

401 - 700 m²:

1.009,00 euro

700 m²-tik goiti

1,50 euro/m²

IREKITZEKO LIZENTZIA

2016

Lokalaren azaleraren arabera

50 m² bitarte

185,00 euro

51 - 100 m²:

229,00 euro

101 - 200 m²:

368,00 euro

51 - 400 m²:

554,00 euro

401 - 700 m²:

739,00 euro

700 m²-tik goiti

0,99 euro/m²

Jarduera kaltegaberako irekiera lizentzia edo erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa

Jarduera sailkatuetarako irekiera lizentziei dagokienaren % 50

Irekitzeko lizentziaren aldaketa, espediente bakoitzeko

93,00 euro

Irekitzeko lizentziaren eskualdaketa

93,00 euro

Iragarkiaren kodea: L1516760