253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

261/2015 FORU DEKRETUA, azaroaren 25ekoa, Ander Irizar Apaolaza jauna Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikitako Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 14. artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo haren erakunde publikoetako edo haiei atxikitako funtzionarioen artetik.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko azaroaren 25ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Ander Irizar Apaolaza jauna Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikitako Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1515987