253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ETXALAR

Biztanleen udal erroldan iraungitzeagatik emandako bajen jakinarazpena

Etxalarko Udaleko alkateak ebatzi du erroldako izen ematea iraungi dela deklaratzea eta erroldan baja ematea eranskinean zehazten diren pertsonei. Baja horiek emango dira 14/2003 Lege Organikoak aldatutako Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16. artikuluan oinarrituta. Bajaren data interesdunari jakinarazi zitzaionarena izango da, edo honen ezean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denekoa.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa gertatu denez, argitalpenaren bidez aipatu legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzen da.

Ebazpen honen kontra honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

Etxalarren, 2015eko azaroaren 24an.–Alkatea, Miguel M.ª Irigoien Sanzberro.

ERANSKINA

Esped.: -. Izen-Abizenak: Toribio Alzuguren Iturria. Biz. txartela edo Pasaportea: 93247608. Jaiotze data: 1928/01/27. Nazionalitatea: Argentina. Baja data: 2015/10/07.

Esped.: -. Izen-Abizenak: Elizabeth Bergman. Biz. txartela edo Pasaportea: X03122583B. Jaiotze data: 1987/08/10. Nazionalitatea: Estatu Batuak. Baja data: 2015/10/07.

Esped.: -. Izen-Abizenak: Vasyl Bodnaryuk. Biz. txartela edo Pasaportea: H968977. Jaiotze data: 1961/10/02. Nazionalitatea: Ukraina. Baja data: 2015/10/07.

Esped.: -. Izen-Abizenak: Isabel Josefina Millan de Genua. Biz. txartela edo Pasaportea: 1712491. Jaiotze data: 1934/07/02. Nazionalitatea: Venezuela. Baja data: 2015/10/07.

Esped.: -. Izen-Abizenak: Any Danielle de Mello Dos Santos. Biz. txartela edo Pasaportea: Y00669169K. Jaiotze data: 1994/06/05. Nazionalitatea: Brasil. Baja data: 2011/09/04.

Esped.: -. Izen-Abizenak: Arsenije Petrovic. Biz. txartela edo Pasaportea: 000000. Jaiotze data: 1958/04/24. Nazionalitatea: Jugoslavia. Baja data: 2015/10/07.

Iragarkiaren kodea: L1516256