253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Tarifen eranskinaren aldaketa, Ur horniduraren, saneamenduaren eta Ultzanueta Mankomunitateak egiten dituen gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Behin betiko onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2015eko irailaren 28an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen tarifen eranskinaren aldaketa, Ur horniduraren, saneamenduaren eta Ultzanueta Mankomunitateak egiten dituen gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Hasierako onespenari buruzko erabakia 2015eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an, bai eta Mankomunitateko iragarki oholean ere, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketaren espedientea (tarifen eranskina) behin betikoz onetsi da eta testu osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Larraintzarren, 2015eko azaroaren 19an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN, SANEAMENDUAREN ETA ULTZANUETA MANKOMUNITATEAK EGITEN DITUEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUEREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. ERANSKINA

Ur horniduraren, saneamenduaren eta Ultzanueta Mankomunitateak egiten dituen gainerako zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifak

1. 4.a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

1.1. Kuota finkoak (hornidura): kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

EDO HARGUNEAREN HIRUHILEKOKO KUOTA (euroak)

7 mm-tik 10 mm-ra

4,92

13 mm

7,16

15 mm

15,60

20 mm

24,54

25 mm

34,55

30 mm

55,67

40 mm

100,40

50 mm

145,09

65 mm

155,54

80 mm

186,60

100 mm

310,80

150 mm

1.437,44

1.2. Kontagailuen alokairuko kuota finkoak.

Kontagailuaren banaz bertzeko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da hilean (1984ko 230. Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa), kontagailua konpondu eta kontserbatzeko gastuak barne izanik.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuota finkoak.

suteetarako aho bakoitzagatik 7,95 euro kobratuko dira hiru hilabetean.

2. 4.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

2.1. Kuota finkoak (saneamendua eta estolderia): kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

EDO HARGUNEAREN HIRUHILEKOKO KUOTA (euroak)

7 mm-tik 10 mm-ra

7,62

13 mm

9,55

15 mm

12,58

20 mm

14,55

25 mm

29,65

30 mm

42,20

40 mm

83,77

50 mm

125,94

65 mm

170,04

80 mm

207,65

100 mm

289,52

3. 4.c) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak. Kontsumoa.

Kuota aldakorra: prezioa m³ bakoitzeko.

1. tarifa.–Etxeko erabilera etxebizitzetan eta erabilera lotuak. Etxebizitza eta ekipamenduetarako bertze eraikin batzuk sartzen dira, baita Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe ofizialki aitortuak, erabilera kolektiboko kirol instalazio publikoak eta parke-lorategi publikoak ere: 0,45 euro/m³.

2. tarifa.–Industria eta merkataritzako erabilera. Tarifa horretan sartzen dira industriak, saltokiak, bulegoak eta langelak. Halaber, obrak egiteko eta etxabeak hornitzeko erabilerak sartzen dira, ureztaketakoa izan ezik: 0,45 euro/m³.

3. tarifa.–Baratze, aisiako finka eta kirol instalazio partikularretako (igerilekuak) erabilera, eta ureztatzea.

–Lehendabiziko 25 m³ hiru hilabetean: 0,45 euro/m³.

–Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 0,80 euro/m³.

4. tarifa.–Abeltzaintzarako erabilerak: 0,35 euro/m³.

5. tarifa.–Erabilera konbinatuak.

5.1. Etxeko erabilera etxebizitzan eta industriako edo merkataritzako erabilera (industria edo merkataritzako jardueraren ohiko bizilekuan).

–Lehendabiziko 65 m³ hiru hilabetean: 0,45 euro/m³.

–Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 0,80 euro/m³.

5.2. Etxeko erabilera etxebizitzan eta ureztaketa edo kirol instalazio partikularreko erabilera (ohiko bizilekua, berdegunea, baratzea edo igerilekua duena).

–Lehenbiziko 25 m³ hiru hilabetean (4 kide bitarteko familiak): 0,45 euro/m³.

–Lehenbiziko 35 m³ hiru hilabetean (4 kidetik goitiko familiak): 0,45 euro/m³.

–Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 0,80 euro/m³.

Etxebizitza bat baino gehiagoko urbanizazioetan, gutxieneko horiek jasotzen dira diren etxebizitza kopuruaren arabera.

5. tarifa, erabilera konbinatuen gainekoa, nahitaez aplikatuko da etxebizitza batean baldin eta, den bezalakoa izateagatik, kanpoko itxuragatik edo ikuskapen zerbitzuek prestatutako txostenagatik, aurreikusitako erabilera konbinaturen bat egiten ahal bada bertan. Erabilera bat baino gehiago egiten ahal dituenean, subjektu pasiboak ezin du inoiz haietako bakoitzeko kontagailu bat ezarri.

Aldi berean, 5.1 eta 5.2 tarifetan aurreikusitako erabilerak izan ditzakeen etxebizitzari, hartutako ur bolumenari gehien hurbiltzen zaion erabileraren tarifa aplikatuko zaio eta, zalantza izanez gero, 5.2 tarifa.

Ultzanueta Mankomunitateak behar diren frogapenak egiten ahalko ditu aldiro, erabiltzaile bakoitzari dagokion tarifa mota esleitzeko.

6. tarifa.–Erabilera soziala, ongintzako zentroak barne: 0,45 euro/m³.

7. tarifa.–Mankomunitateko ente ofizialen erabilera zerbitzuetan eta udal ureztaketan, baita erabilera publikoko jabetza pribatuko ureztatzea ere: 0,45 euro/m³.

8. tarifa.–Hornidura, kamioi zisternadunen bidez: hornitzaileari ordaindu zaion uraren kostua erabiltzaileei kobratuko zaie, baita hura garraiatzeko prezioa ere.

9. tarifa.–Hornidura egitea kontsumoaren kontagailurik ez duten higiezinei.

–Etxebizitzak: 18 euro/hiruhilekoa.

–Bestelako higiezinak: 23,40 euro/hiruhilekoa.

4. 4.d) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Saneamenduko kuota:

NILSA enpresa publikoak urtero Mankomunitateari igortzen dion saneamendu kanonaren zenbatekoa kobratuko zaie erabiltzaileei. Ondoko alderdi hauen arabera eginen da kobrantza hori:

A. Etxebizitzak edo instalazioak ur kontagailua badu, NILSA enpresak zehaztutako parametroen arabera kobratuko da, kontsumoari begira betiere.

B. Etxebizitzak edo instalazioak ur kontagailurik ez badu, NILSA enpresak zehaztutako parametroen arabera kobratuko da, ratio bidezko prozedura edo sistema erabilita.

5. 4.e) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Kontagailuaren diametroaren araberako urteko horniduraren kanona, halako bi.

6. 4.f) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

–Hornidurako hargune bakoitzeko:

  • 600 euroko zenbateko finkoa, hargunearen diametroa 36 mm edo hori baino txikiagoa bada.
  • 2000 euroko zenbateko finkoa, hargunearen diametroa 36 mm-tik goitikoa bada.

–Suteen kontrako hargune bakoitzeko: 95 euroko zenbateko finkoa.

7. 4.g) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Saneamenduko hargune bakoitzeko: 300 euroko zenbateko finkoa.

8. 4.h) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintza.

Kontsumitutako edo kalkulatutako m³ bakoitzeko (gutxienez astebeteko epea, eta astean 4 m³-ko bolumena gutxienez) 0,45 m³ kobratuko da.

9. Ihes ezkutuen tarifa.

Abonatuaren instalazio partikularrean ihes ezkuturik baldin bada, ondoko irizpideen arabera izanen dira tarifak:

–Ur-ihesa, etxebizitzetako kontratuetan edo parekoetan (1.etik 6.era bitarteko tarifak).

100 m³ fakturatuko zaio (edo handiagoa bada, azken hiru urteetan hiruhileko berean kontsumitutakoaren banaz bertzekoa), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifaren arabera.

–Hortik goitiko kontsumoa: ez da fakturatuko.

Oharra: ihes ezkutua gertatu baldin bada instalazioak berdeguneak ureztatzeko duen atalean, tarifa izanen da 0,45 euro/m³.

10. Murrizketa berezia, lanbide arteko gutxieneko soldata adinako pentsioa edo txikiagoa hartzen dutenentzat.

Kontsumoaren gaineko 4.c) artikuluan (ordenantza honek arautzen baitu) aurreikusitako zergapeko egintzei dagokien kuotaren partea %50 murriztuko da orokorrean aplikatzen denaren aldean, ordaintzera behartuak Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza hartzen badu. Laguntza horrek ez du lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa izan beharko, edo halako 1,2, gehienez ere, ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin biziz gero, bien guztirako diru-sarrerak batuta. Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak -23koak barne- edo diru-sarrerarik gabeko seme-alaba ezgaituak), lanbide arteko gutxieneko soldata halako 0,2 gehituko zaie aipatu muga ekonomikoei, menpeko pertsona bakoitzeko.

Nahiz aurreko baldintza bete, ez dute murrizketa berezi horretarako eskubiderik beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen dutenek, eskatzaileak berak edo etxean harekin bizi direnek sarrera horiek eskuratzen badituzte. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.–Eskaera.

2.–Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3.–Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

4.–Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Betiere, murrizketa bereziaren onuradunak ur hornidurari eta saneamenduari buruzko kontratuaren titularra izan beharko du.

Ultzanueta Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

Iragarkiaren kodea: L1515820