253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa ordenantza fiskaletan.
Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia igaro da eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatua aplikatuz, indarreko ordenantza hauetako aldaketen onespenak behin betikotzat jo beharra dago:

I.–Agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen duen ordenantzaren edukia aztertuta, ikusi da haren tarifa, 5. artikuluko X. atalean, ezkontza zibilei baino ez dagokiela, baina atal horretako edukiak harrera eta agur zibilak egiteko tasak ere jasotzen dituela. Aldaketa honen bidez, tarifa horien epigrafea egokitu gogo da, ezkontza zibilei buruzko egungo aipamena ordeztuz horietaz gain harrera eta agurra egiteko zeremonia ere biltzen duen beste batekin.

Lehenbiziko artikulua.–Agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen duen ordenantzaren 5. artikuluko X. atala honela geldituko da idatzita hemendik aurrera:

X.–Harrerak, ezkontzak eta agurrak egiteko zeremonia zibilak.

Azken xedapena.–Aldaketa honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek egintza edo erabakiak indargabetzeko eskatzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

II.–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Artikulu bakarra.–Ordenantzako tarifen eranskina aldatzen da, I.12 atalean, eta honela geldituko da idatzirik hemendik aurrera. Atal horren oraingo edukia I.13 zenbakia izanen da.

Horrenbestez, atal horiek honela geldituko dira hemendik aurrera:

TARIFEN ERANSKINA

....

I.12. Jarduera ekonomikoetako bestelako erabilera edo aprobetxamenduak, hesiak eta jarduera ekonomikoa den edozein okupazio: 0,25 euro egunean, hamar metro koadroko azalera bakoitzeko. 10 euro, gutxienez.

1.13. Jarduera ez-ekonomikoetako bestelako erabilera edo aprobetxamenduak, hesiak eta jarduera ekonomikoa ez den edozein okupazio: 0,19 euro egunean, hamar metro koadroko azalera bakoitzeko. 10 euro, gutxienez.

Azken xedapena.–Ordenantzako aldaketa honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek egintza edo erabakiak indargabetzeko eskatzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

III.–Udalaren enpresa-mintegiaren espazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Artikulu bakarra.–Tarifen eranskinari ondoko xedapenak gehituko zaizkio:

Zabaltzen diren bulego berriek honako tarifa hauek izanen dituzte:

–Hilabeteko inkubazioaren kostua: bulegoaren metro koadroak 5,60rekin (merkatu prezioaren %20) biderkatuz kalkulatuko da (m² x 5,60).

–Hilabeteko aurreinkubazioaren kostua: bulegoaren metro koadroak 7rekin (merkatu prezioa) biderkatuz eta 2rekin zatituz kalkulatuko da (m² x 7/2).

–Luzapenaren kostua: bulegoaren metro koadroak 7rekin (merkatu prezioa) biderkatuz kalkulatuko da (m² x 7).

Azken xedapena.–Ordenantzako aldaketa honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek egintza edo erabakiak indargabetzeko eskatzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

Sarrigurenen, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1516243