253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 01/2015 aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi da, Urdazubiko Udalak 2015eko azaroaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorrean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Gastuetako kontu-sail hauek handitzea:

Kreditu bereziak.

–1-433-62101 Varela zubiaren lanak: 50.000 euro

–1-531-62001 Bideetako lanak: 135.000 euro

–1-121-64901 Hirigintzako planeamenduaren aldaketa. 5.000 euro

Kreditu gehikuntza:

–1-731-22502 Elektrizitate zerga. 10.000 euro

–1-433-62102 Argiztapena handitzea: 120.000 euro

Finantzabideak:

Beheititzeak, deuseztatzeagatik

–1-132-62001 Udalaren handitze lanak 125.000 euro

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

–1-807 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. 195.000 euro

Urdazubin, 2015eko abenduaren 4an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1516349