253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udalaren bulegoetako lanegunen eta egun baliogabeen 2016. urteko egutegia

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2015eko azaroaren 24an:

“Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatzen baitu eta Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat urteko lanaldia ezartzen, eta Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 210/2015 Ebazpenari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko asteguneko jaiak zein diren zehazten baitu,

EBATZI DUT:

1.–Onestea Iruñeko Udalaren bulegoetan 2016an izanen diren jaiegunen egutegia, honela zehazten dena:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 24a: Ortzegun Saindua.

–Martxoaren 25a: Ortzirale Saindua.

–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

–Uztailaren 6, 7, 8, 9, 11, 12, 13 eta 14a: sanferminak.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Azaroaren 29a: San Saturnino.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2016an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2.–Iruñeko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 26 minutukoa izanen da, astelehenetik ortziralera, 214 egun, eta zerbitzuen beharren arabera osatu beharko da urteko lanaldiaren lanordu kopurua, 1.592 ordukoa baita; eguneko lanorduak honela banatuko dira: 8:00etatik 15:00etara guztiendako derrigorrezkoa, eta gainerako 26 minutuak langile bakoitzak nola bete erabakita, malgutasunez, 7:34tik 8:00etara bitarte eta 15:00etatik 15:26ra bitarte.

3.–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 8:30etik 14:30ak arte izanen da. Larunbatetan eta bulego orokorrak jendearendako itxita dauden egun baliodunetan, erregistro orokorra zabalik egonen da 12:00etatik 14:30era, Udaletxeko ate nagusian, baina instantziak aurkezteko besterik ez.

4.–Gainerako udal zerbitzuek beren lan egutegia prestatuko dute, eta betiere kontuan hartuko dute uztailaren 6tik 14ra, biak barne, jaiegunak izanen direla ohiko lanaldi osoa edo ohikoa baino luzeagoa egin behar duten langileendako. Obra eta Lorategietako zerbitzuaren lanaldia 7 ordu eta 26 minutukoa izanen da, denentzat, 7:30etik 14:56ra bitartean, salbu eta alorreko zuzendaritzarekin bertzelako akordioren batera iristen badira, betiere Tokiko Ekonomia Jasangarriaren Alorrak berretsita (Giza Baliabideak). Ikastetxeetan lan egiten dutenek 7:30ean hasiko dute lanaldia. Dena dela, Sanferminetan ematen diren zerbitzuak, espres eskatzen duten udal zerbitzuetan, eta, betiere, Tokiko Ekonomia Jasangarriaren Alorrak (Giza Baliabideak) onesten badu, lanaldiaren urteko lanordu-kopuru horretatik aparte geldi daitezke, eta, hala eginez gero, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 51. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko zaie.”

Iruñean, 2015eko azaroaren 24an.–Giza Baliabideen zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1516081