253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK: kreditu berezia.

VI. kapitulua:

Kultur etxeko bideo proiektagailua: 6.200,00 euro.

Kultur etxeko mahai eta instalazio teknikoak: 3.800,00 euro.

Guztira: 10.000,00 euro.

Gastu horiek honako diru-sarrera hauen bitartez finantzatuko dira:

DIRU-SARRERAK: Kontu-sailak gutxitzea.

VI. kapitulua:

Zerbitzu anitzetarako ibilgailua: 2.500,00 euro.

Estajado eta Pamplona kaleetako jarduketa: 7.500,00 euro.

Guztira: 10.000,00 euro.

GASTUAK: Kreditu transferentzia.

II. kapitulua:

Energia elektrikoa lurzatia ureztatzeko motorretan: 5.000,00 euro.

Gastu horiek honako diru-sarrera hauen bitartez finantzatuko dira.

DIRU-SARRERAK:

II. kapitulua:

0-3 urtekoendako ikastetxeko zerbitzuaren kudeaketa: 5.000,00 euro.

GASTUAK: Kreditu berezia.

II. kapitulua:

Planako lotearen kalte-ordaina: 4.000,00 euro.

Gastu horiek honako diru-sarrera hauen bitartez finantzatuko dira:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua:

Bodega Romana industrialdearen maileguaren interesak: 4.000,00 euro.

Funesen, 2015eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1516353