253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

Santa Criz aztarnategi arkeologikoa nahitaez desjabetzeko espedientea

Eslabako Udalak, 2015eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

DESJABETZEA: ALEGAZIOEN EBAZPENA ETA UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDAREN
BEHIN BETIKO ONESPENA

Eslabako Santa Criz aztarnategi arkeologikoa berreskuratu eta balioa emateko nahitaezko desjabetzapenaren espedientean, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko epea iraganda, alegazioa aurkeztu dute Asier eta Pablo Latxeta Jáuregui anaiek. Bertan eskatzen dute Udalaren 2015eko maiatzaren 22ko erabakia ezeztatzea, haren bitartez irekitzen baita desjabetzapen espedientea, eta, orobat, ukatu egiten dute ondasun eta eskubideen zerrenda onetsia, ez baititu ondasun guztiak biltzen, ez eta finkaren nekazaritzako erabilera behar bezala jasotzen.

Aurkeztutako alegazio bakarrari erantzunez, hona hemen alegatutako bi arrazoi horiei ematen zaien erantzuna:

Lehenengo arrazoia: “Tramitatzen ari den desjabetzapen espedientearen deuseztasuna, erabatekoa eta “ab initio”, legez ezarritako prozedura funtsean ez betetzeagatik eta nabarmenki eskumenik ez duen organoak ireki duelako”.

Txostena: Espedientea tramitatu da legez ezarritako prozeduraren arabera. Interes publikoaren eta/edo interes sozialaren deklarazioa inplizituki doa “Eslabako Santa Criz erromatar hiria finkatzeko eta balioa emateko proiektuan”, eta bere eranskinean jasotzen da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, tartean direlarik alegatzaileenak. Proiektu hori Udaleko Osoko Bilkurak onetsi zuen 2015eko uztailaren 11n eta, aurretik, Nafarroako Gobernuak, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 155/2015 Ebazpenaren bitartez, “Eslabako Santa Criz erromatar hiria finkatzeko eta balioa emateko exekuzio proiektua eta oinarrizko azterlana” onetsi baitzuen. Proiektua, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta haiek okupatzeko beharra 2015eko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abuztuaren 27an. Orobat, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 152/2015 Ebazpenaren bitartez, espedientea ireki zen “Eslabako Santa Criz erromatar hiria” Interes Kulturaleko Ondasun gisa deklaratzeko, eremu arkeologikoaren deklarazioarekin.

Azaldutako guztiagatik, alegatzaileak aztarnategi arkeologikoa finkatu eta balioa emateko proiektuaren interes sozialaren eta interes kulturaleko ondasunaren deklarazioaren aurka aurkeztutako alegazioak bertan behera erortzen dira, desjabetzaren prozedura Udalak erabili baitu, onetsitako proiektuan eta desjabetzapen espedientea irekitzeko eskumenaren titulartasunean oinarrituz, kontuan hartuz Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen IV. tituluko I. kapituluan ezarritako ukitutako ondasun eta eskubideen babes araubideak ez duela desjabetze ahalmena jasotzen.

Bigarren arrazoia: “Espedientean oker identifikatu eta kalifikatu dira ukitutako ondasunak”.

Txostena: Bertan dagoen dorrearen, lurzatiaren laborantzaren eta bestelako aferen inguruan aurkeztutakoei dagokienez, dagozkien prezio-orrietan baloratzekoak izanen dira, eta hori prozeduraren une egokian eginen da, ez baita orain egitekoa.

Lurzatiaren sailkapenari dagokionez, larreetarako erabilera du, Udalaren katastroan jasotzen den bezala.

Ondorioz, aditzera ematen da bidezkoa dela alegazioa osorik ezestea, ezertan ukatu gabe interesdunek finkari buruzko aferak berriro prezio-orrian jaso ahal izatea.

Horren gaineko bozketa eginik, guztiak bat etorrita, beraz, legez eskatzen den gehiengoarekin,

ERABAKI DA:

1. Ezestea Asier eta Pablo Latxeta Jáuregui anaiek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren aurka aurkeztutako alegazioa, eta zerrenda behin betiko onestea.

2. Eslabako Santa Criz erromatar hiria finkatu eta balioa emateko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda argitara ematea Aldizkari Ofizialean, hemengo egunkarietan eta Udalaren ediktuen oholean.

3. Nafarroako Gobernuari eskatzea presako okupazioa deklara dezala.

4. Erabaki hau alegatzaileei jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eslaban, 2015eko azaroaren 25ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Ukitutako ondasun eta eskubideen
banakako zerrenda zehatza BEHIN BETIKOA

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK, BEHIN BETIKO OKUPAZIOA (m²)

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

Pablo eta Asier Lacheta Jaúregui anaiak

Basiano pintorearen kalea, 12 - 3. esk.

31008 Iruña

Lurzatiaren guztizko desjabetzea

30.941 m²

4

103

LARREAK

L1515995

Iragarkiaren kodea: L1515995