253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

5. aldaketa 2015eko aurrekontu luzatuan.
Behin betiko onespena

2015eko aurrekontu luzatuan 5. aldaketa (goranzko doikuntza) egiteko erabakia 2015eko urriaren 20ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta 2015eko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 11n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Goranzko doikuntza:

GASTUAK:

IV. kapitulua: 29.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 29.000,00 euro.

Finantzaketa:

Aurrekontu luzatuaren soberakina: 29.000,00 euro.

Castejonen, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1516209