253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Oihan enkantea

Oibarko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra.–“La Plana” alderdia, 3.756 larizio pinu, 267 m³ enbor txiki eta enbalajeko 2.407 m³ egiten dutenak, guztira 2.674 m³.

Hasierako prezioa: 74.880 euro (BEZa kanpo).

Behin-behineko fidantza: %2.

Baldintza agiria: interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan (Udaletxe plaza,1. Oibar).

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Udalaren Idazkaritzan (Udaletxe plaza, 1. Oibar), 2016ko urtarrilaren 15eko 8:30 baino lehen.

Proposamenak noiz irekiko diren: 2016ko urtarrilaren 15ean, 09:00etan.

Oibarren, 2015eko abenduaren 17an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1516915