253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

392E/2015 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Villatuertan WS erretxinak fabrikatzeko PAEE proiektua Ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozeduraren menpe ez jartzea erabakitzen duena. Proiektua Eka Chemicals Iberica SAk sustatu du.

2015eko urriaren 29an Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al zuen erabakitzeko laburpen memoria, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoarekin bat, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin.

Proiektatutako jardueraren helburu nagusia hezetan irauteko erretxinak fabrikatzea da. Proiektuak aurreikusten du honako eraikinak eta instalazioak egitea San Miguel industrialdeko 970. lurzatiaren kanpoko aldean, Kemira enpresarena baita:

–Erretxinak sortzeko nabe berria, gutxi gorabehera 548 m²-ko azalera duena.

–60 m²-ko areto berria, olio termikoaren galdara edukitzeko.

–Isuriak tratatzeko baltsa berria, 700 m³-koa.

–Hutsik dauden plastikozko GRGak biltegiratzeko eremu berria.

–Produktu kimikoak biltegiratzeko depositu berriak (dietilentriamina, soda kaustikoa eta azido sulfurikoa).

–Produkzio-prozesurako ura biltegiratzeko depositu berriak.

Proiektua azterturik, zeina abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2A eranskinean sartzen baita (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua), kontuan harturik haren neurriak eta ezaugarriak, eta kokapena, Kemira enpresaren gainerako instalazioak kokatuta dauden industriarako erabilerako lurzati berean, Ega ibaian eta Done Jakue bidean zuzeneko ukipenik izan gabe, eta izan dezakeen eragina, 3C eranskinean ezarri denaren arabera, erabaki da Villatuertan WS erretxinak fabrikatzeko PAEE proiektuak ez duela Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren beharrik, ez baitago ingurumen inpaktu nabarmenik. Beraz, proiektua ingurumen baimen integratuan ezarriko diren ingurune-baldintzekin garatu beharko da.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Villatuertan WS erretxinak egiteko PAEE proiektua (Eka Chemicals Iberica SAk sustatua) ez da jarri behar Ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozeduraren menpe. 2A eranskinean sartu da, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3C eranskineko irizpideak aplikatuta, ingurumen baimen integratuan ezarriko diren baldintzei jarraikiz, hala behar denean.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Villatuertako Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 23an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1515935