253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

183/2015 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Vianako udal mugapearen barrenean hondatu edo galdu diren 18. iraganbideko eta 20. adarreko mugarriak berritzeko espedientea hasten duena.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Ingurumen Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, zedarritu, handitu eta ezartzea. Eskumen horien indarrez, Biodibertsitatearen Zerbitzuak Vianako udalerriaren barrenean hondatu edo galdu diren 18. iraganbideko eta 20. adarreko mugarriak berritzeko lanak hasi behar direla erabaki du.

Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Vianako udal mugapearen barrenean hondatu edo galdu diren 18. iraganbideko eta 20. adarreko mugarriak berritzeko espedientearen hasiera onestea.

2. Abelbideen gaineko espedientean ariko diren Nafarroako Foru Komunitateko ordezkariak izendatzea, hain zuzen ere Cristóbal Molina Terrén jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Biodibertsitatearen arloko Lankidetza eta Kudeaketa Bulegoko burua, eta Alejandro Esquíroz Taínta jauna, bulego horretako teknikaria.

3. Ebazpen hau Biodibertsitatearen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Vianako Udalari jakinaraztea, eta adieraztea haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 17an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1515857