253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

634/2015 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko FC76/2015 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, 2015eko deialdia onetsi zen industriako ETEetan egindako inbertsioei laguntzak emateko.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko FC76/2015 Ebazpenaren bidez, 2015eko deialdia onetsi zen industriako ETEetan egindako inbertsioei laguntzak emateko (2015eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 6koa). Halaber, 12.300.000 euroko gastua baimendu zen, 2.300.000 euro 2015eko aurrekontuaren kargura eta gainerakoa, 10.000.000 euro, 2016ko aurrekontuaren kargura.

Ebazpen horrekin baimendutako aurrekontuko diru-izendapenarekin estali gabe gelditu den eskaria dela eta, Nafarroako Gobernuak, 2015eko abenduaren 16ko bilkuran, erabaki zuen 4.400.000 euro handitzea urte anitzeko gastua industriako ETEetan egindako inbertsioei laguntzak emateko deialdian. Honela xehakatzen da zenbateko hori: 900.000 euro 2016ko aurrekontuaren kargura eta 3.500.000 euro 2017ko aurrekontuaren kargura.

Bestalde, diru erabilgarria dago 2015eko aurrekontuan 2015ean bai baina irailaren 30etik aurrera bukatzen diren proiektuen eskarietarako.

Hori dela eta, beharrezkoa da FC76/2015 Ebazpenaren 7.2 oinarrian ezarritako irizpidea aldatzea, laguntza ordaintzeko aurrekontuaren ekitaldia zehazten duena, eta, halaber, 9.1 oinarrian egindako inbertsioak justifikatzeko ezarritako epea luzatzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 4.400.000 euro handitzea Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko FC76/2015 Ebazpenaren bidez industriako ETEetan egindako inbertsioetarako onetsitako laguntzen deialdian baimendutako gastua. Honela xehakatzen da:

AURREKONTUA

HASIERAKO KONPROMISOA

IGOERA

BAIMENDUTAKO GUZTIA

2015

2.300.000

0

2.300.000

2016

10.000.000

900.000

10. 900.000

2017

3.500.000

3.500.000

Guztira

12.300.000

4.400.000

16.700.000

Baimen hori egungo aurrekontuan “Industrietako inbertsioetarako diru-laguntzak (EGEF)” izena duen 125001 16410 7701 422206 kontu-sailaren kargura ematen da (PEP elementua: E-15/000114-01).

3. 7. oinarriko 2. idatz-zatia aldatzea. Hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

“2. 2015eko abenduaren 31 baino lehen bukatzen diren proiektuei 2015eko aurrekontu-ekitaldiaren kargura emanen zaizkie laguntzak, eta egun horretatik aitzina bukatzen direnei, berriz, 2016 eta 2017koen kargura, urte bakoitzeko aurrekontuko diru erabilgarriaren arabera.”

4. 9. oinarriko 1. idatz-zatia aldatzea. Hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

“1. Inbertsio proiektua bukatu eta hiru hilabeteko epean, eta betiere 2016ko abenduaren 31n beranduenez, onuradunek inbertsioa egin dela frogatu beharko dute. Horretarako, jarraipen tekniko-ekonomikoaren dokumentazioa aurkeztu beharko dute, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian (www.navarra.es. zerbitzuen katalogoa) dagoen ereduaren arabera.”

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko abenduaren 18an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1516960