247. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

394E/2015 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun publikoaren, osasun kudeaketaren eta administrazioaren arloetako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 2ko 408/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile fakultatiboen lanbide karrera ebaluatzeko batzordeen osaera ezarri zen. Ebazpen horretan Gema Vidaurre Alli andrea, garai hartan Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuko burua zena, Osasun Publikoaren, Osasun Kudeaketaren eta Administrazioaren Ebaluazio Batzordeko idazkari izendatu zuten.

Aipatu ekainaren 8ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: agintaldia bukatzea izendatu zutenetik lau urte igarotzeagatik, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzetik uztea.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 22ko 253/2015 Foru Aginduaren bidez, Gema Vidaurre Alli andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuko burutzatik kentzea xedatu zen, eta Osasun Mentalaren Arloko lanpostu batera igaro zen. Hortaz, batzorde horren esparruan aritzeari utzi dionez, bidezkoa da ordeztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Miguel Garatea Crelgo jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko burua, izendatu du Osasun Publikoaren, Osasun Kudeaketaren eta Administrazioaren Ebaluazio Batzordeko idazkari.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Gema Rita Vidaurre Alli andrea, Osasun publikoaren, osasun kudeaketaren eta administrazioaren arloetako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko idazkaria, kargutik kentzea, eta bere dedikazioa eskertzea.

2. Miguel Garatea Crelgo jauna Osasun publikoaren, osasun kudeaketaren eta administrazioaren arloetako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko idazkari izendatzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea. Ohartarazten zaie ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2015eko azaroaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1515373