247. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

188/2015 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena. Erabaki horrek zerikusia dauka martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legearekin, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzkoarekin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea aldatzen baitu.

Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikuluan, urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoak aldatu zuen horretan, ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen 2015eko urriaren 6ko Erabakia, ebazpen honi eranskin gisa gehitua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2015eko azaroaren 20an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Edurne Eginoa Antxo.

ERANSKINA

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen Erabakia, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legearekin zerikusia daukana, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea aldatzen baitu

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak erabaki hau hartu du:

1. Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen Erabakian aurreikusitakoa betetzeko eraturiko lantaldeak, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legearen gainean (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea aldatzen duena), eskumenak zirela-eta, sortutako desadostasunak aztertu, eta konponbidea proposatzeko, izandako aldez aurreko negoziazioen ondorioz, bi alderdien iritziz konponduta daude desadostasun horiek, azalpen eta konpromiso hauetan oinarrituta:

–Nafarroako Foru Komunitatea prest agertu da sortutako desadostasunak bi alderdien artean konpontzen saiatzeko. Horren froga da behar diren tramiteak hasi direla Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 98.2.a) eta 204.6 artikuluak aldatzeko.

–Horrenbestez, Nafarroako Parlamentuan bultzatuko da 98.2.a) artikuluaren aldaketa, “handitzen bada” dioen tokian “handitzean” behar baitu, bai eta 204.6 artikuluarena ere, “agindu administratibo eta judizialak” dioen tokian “agindu administratiboak” behar baitu. Hain zuzen ere, autonomia erkidegoen egintza eta xedapenen jarraipen batzordearen arabera, horiek dira desadostasunak sortzen dituzten gaiak Nafarroako Parlamentuak onetsitako arau horretan.

2. Bi alderdiak ados jarri direnez, bat datoz adieraztean konpondutzat jotzen dituztela erabaki honetan jasotako legearen gainean agertutako desadostasunak eta, beraz, amaitutzat ematen dute eztabaida.

3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iragarkiaren kodea: F1515917