247. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

AD13 unitatearen mugapeneko aldaketa eta xehetasun azterlana. Behin betiko onespena.

Murietako Udalak, 2015eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkatetzaren urriaren 15eko 74/2015 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi ziren Murietako Udal Planeko AD 13 unitatearen mugapeko aldaketa eta xehetasun azterlana. María José Pérez de Eulate Urrea da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean eduki zen, 2015eko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 23an, eta Udalaren iragarki oholean paratuta, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Hori guztia ikusirik, ondokoa erabaki da aho batez:

a) Hasiera batean onestea Murietako Udal Planeko AD 13 unitatearen mugapeko aldaketa eta xehetasun azterlana. María José Pérez de Eulate Urrea da sustatzailea.

b) Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, AD 13 unitatean aldaketa egiteko espedientearen eta onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Araudia:

–UA 13 unitatea.

Egoera: hiri lurzorua. AO.2-A.

Azalera, gutxi gorabehera: 1047 m2.

Kalifikazioa: bizitegia.

Tipologia: familia bakarreko etxebizitza bakartua eta binakakoa

Etxebizitza kopurua, gehienez: 2.

Garaiera baimenduak: S+B+1+Teilatupea.

Lagatzeko azalera: 102 m2.

Azalera pribatua: 945 m2.

Gehieneko okupazioa: %35.

Lurzatiaren gutxieneko azalera: 400 m2.

Kudeaketa sistema: zuzenekoa.

Tresnak: urbanizazio proiektua eta eraikuntza proiektua.

–PC 15 unitatea.

Egoera: hiri lurzorua. AO.1.

Azalera, gutxi gorabehera: 504 m2.

Kalifikazioa: bizitegia.

Tipologia: familia bakarreko etxebizitza bakartua eta binakakoa

Etxebizitza kopurua, gehienez: 1.

Garaiera baimenduak: S+B+2.

Lagatzeko azalera: 19 m2.

Azalera pribatua: 485 m2.

Gehieneko okupazioa: lerrokadura grafikoek planoan zehaztutakoa.

Kudeaketa sistema: zuzenekoa.

Tresnak: eraispen proiektua, urbanizazio proiektua eta eraikuntza proiektua.

Murietan, 2015eko azaroaren 24an.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.

Iragarkiaren kodea: L1515950