247. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Nahitaez desjabetzeko prozeduraren hasiera. Onespena

Udalak, 2015eko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den xedapen zatia duen erabakia hartu zuen:

“Lehena.–Ezkabarteko Udalaren kiroldegiko pabilioia egitea beharrezkoa dela adieraztea, 2005eko azaroaren 29ko bilkuran behin betiko onetsitako hirigintza hitzarmenarekin bat, ulerturik horrek inplizituki dakarrela onura publikoaren deklarazioa eta Orikaingo 12. poligonoko 350. lurzatia eta Azozko 10. poligonoko 190. lurzatia aurretik okupatu beharra. Hona hemen lurzatien zerrenda zehatza, banakakoa:

–Orikaingo (Ezkabarte) katastroko 12. poligonoko 350. lurzatia.

Bat egiten du, baina ez zehazki, Ezkabarteko 4290. finkarekin. Hura Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan dago inskribatua, 4428. liburukian, 103. liburuan, 99. orrian.

–Azozko (Ezkabarte) katastroko 10. poligonoko 190. lurzatia.

Erregistroko daturik ez da, jabeek aurkeztu beharko dituzte.

Bigarrena.–Ukitutako jabe, ondasun eta eskubideak onestea, honela:

Jabeen izena:

–Esperanza Díez de Ulzurrun Munárriz. NANa: 15.623.828; helbidea: Iruñea, Kale Berria, 20.

–María Visitación Alemán Equiza. NANa: 15763135; helbidea: Iruñea, Kale Berria, 20.

–Isabel Alemán Equiza. NANa: 15766405C; helbidea: Iruñea, Kale Berria, 20.

–Ana María Teresa Alemán Equiza. Helbidea: Iruñea, Kale Berria, 20.

–Beatriz Alemán Equiza. Helbidea: Iruñea, Kale Berria, 20.

–María Soledad Alemán Díez de Ulzurrun. Helbidea: Iruñea, Kale Berria, 20.

–Alfredo Alemán Díez de Ulzurrun. Helbidea: Iruñea, Kale Berria, 20.

–Maravillas Alemán Díez de Ulzurrun. Helbidea: Iruñea, Kale Berria, 20.

–Carlos Alemán Díez de Ulzurrun. Helbidea: Iruñea, Kale Berria, 20.

Ondasunaren deskribapena:

–Orikaingo (Ezkabarte) katastroko 12. poligonoko 350. lurzatia.

Bat egiten du, baina ez zehazki, Ezkabarteko 4290. finkarekin. Hura Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan dago inskribatua, 4428. liburukian, 103. liburuan, 99. orrian.

Katastroaren arabera lurzatiak 2.204,80 m²-ko azalera du. Mugak: iparraldean, Azozko udal mugapea eta Azozko katastroko 10. poligonoko 190. lurzatia; hegoaldean, Orikaingo katastroko 12. poligonoko 351. lurzatia; ekialdean, Orikaingo katastroko 12. poligonoko 352. lurzatia; eta mendebaldean, Azozko udal mugapea eta Azozko katastroko 10. poligonoko 190. lurzatia.

2015eko urriaren 13an ez du karga erregistraturik.

–Azozko (Ezkabarte) katastroko 10. poligonoko 190. lurzatia.

Katastroaren arabera lurzatiak 8.069,44 m²-ko azalera du. Mugak: iparraldean, bidea; hegoaldean eta ekialdean, Orikaingo udal mugapea eta Orikaingo katastroko 12. poligonoko 350. lurzatia; eta mendebaldean, Azozko katastroko 10. poligonoko 188. eta 196. lurzatiak.

Erregistroko daturik ez da, jabeek aurkeztu beharko dituzte.

Kargei eta zamei dagokienez, jo bedi Jabetza Erregistroan inskribaturik daudenetara.

Hirugarrena.–Lurzoruari buruzko Legearen testu bateginaren xedapen iragankorraren arabera egitea desjabetze prozedura.

Laugarrena.–Jendaurrean jartzea erabaki hau eta onetsitako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarriz.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatutakoarekin bat, jendaurrean jartzen da aipatutako erabakia hamabost egun balioduneko eperako, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta instruitzen ari den espedientea epe horretan aztertu ahal izanen dute, bulego orduetan, Ezkabarteko Udaleko Idazkaritzan, ukituak sentitzen diren guztiek, eta beren eskubidearen alde komenigarri den guztia alegatu.

Bosgarrena.–Ezestea Isabel Alemán Equiza andreak aurkeztutako eskaera, bere izenean eta Esperanza Díez de Ulzurrun Munarriz, María Visitación Alemán Equiza, Ana María Teresa Alemán Equiza, Beatriz Alemán Equiza, María Soledad Alemán Díez de Ulzurrun, Alfredo Alemán Díez de Ulzurrun, Maravillas Alemán Díez de Ulzurrun eta Carlos Alemán Díez de Ulzurrun jaun-andreen izenean, hain zuzen ere, kostu judizialak konpentsatzea Ezkabarteko Udalak lurzoruak desjabetzean ordaindu beharreko balio justuarekin.

Seigarrena.–Interesdunei kostu judizialak ordaintzeko errekerimendua egitea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak horiek tasatzeko onetsitako erabakiaren arabera. 12.875,00 euro dira.

Zazpigarrena.–Archanco Abogadosek luzatutako sarien minutaren ordainketa baimentzea, 2015eko aurrekontu orokorreko 1-121-22603 aurrekontuko kontu-sailaren kargura. 12.875,00 euro dira.

Zortzigarrena.–Erabaki hau jabe ukituei jakinaraztea.”

Ezkabarten, 2015eko azaroaren 3an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1514843