247. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

6/2015 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2015eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, 6/2015 aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oibarren, 2015eko azaroaren 24an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1515946