2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Jaizko Udalak, 2015eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jaitzen, 2015eko urriaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1515296