2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Unrwa Nafarroa erakundeari diru-laguntza ematea
Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzi Ordezkariak 2015eko azaroaren 6an, honako ebazpen hau eman zuen:
RAD 30-OCT-15 (15/AD).
“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau ebatzi dut:
1.–800 euroko diru-laguntza ematea Unrwa Nafarroa erakundeari, Ahalduntze-erretratuak: emakumeen egoera Gazako zerrendan proiekturako, 2015. urtean Unean Uneko Sentsibilizazio- eta Hezkuntza-jarduketak gauzatzeko diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko Deialdi publikoaren barruan.
2.–Ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 2015eko aurrekontuko 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, 800 euroko zenbatekoaz, Unrwa Nafarroa erakundearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”
Iruñean, 2015eko urriaren 30ean.–Zinegotzi Ordezkaria, Miren Edurne Eguino Sasiain.
Iragarkiaren kodea: L1515322