2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Vicente Ferrer Fundazioari diru-laguntza ematea
Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzi Ordezkariak 2015eko azaroaren 6an, honako ebazpen hau eman zuen:
RAD 06-NOV-15 (2/AD).
“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau ebatzi dut:
1.–1.200 euroko diru-laguntza ematea Vicente Ferrer Fundazioari, India, kontraste-herrialdea V. Zikloa (India) proiekturako, 2015. urtean Unean Uneko Sentsibilizazio- eta Hezkuntza-jarduketak gauzatzeko diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko Deialdi publikoaren barruan.
2.–Ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 2015eko aurrekontuko 70/46200/482090 partidaren kargura, 1.200 euroko zenbatekoarekin Vicente Ferrer Fundazioaren alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”
Iruñean, 2015eko azaroaren 6an.–Zinegotzi Ordezkaria, Miren Edurne Eguino Sasiain.
Iragarkiaren kodea: L1515311