2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZPOROGI
Agezako kale-izendegi berria. Behin betiko onespena
Ezporogiko Udalak, 2015eko maiatzaren 20an, hasiera batean onetsi zuen Agezako kale-izendegi berria, Ezporogiko udalerriari dagokiona.
Jendaurreko aldian kale-izendegi berriaren aurkako 3 alegazio aurkeztu ziren.
Ezporogiko Udalak, 2015eko urriaren 28an, aurkeztu diren alegazioak ezetsi ondoren, behi betiko onetsi du Agezako kale-izendegi berria, Ezporogiko udalerriari dagokiona, honako izendapen hauek dituena:
Abadía kaleak bere izenari eutsi dio, eta kalearen hasiera herriko elizaren lurzatian dago (614/12 lurz.).
Santa Marina kaleak bere izenari eutsi dio, eta kalearen amaiera Agezako herriko olio-errotaren lurzatian dago (626/12 lurz.).
San Andrés kaleak bere izenari eutsi dio, eta kalearen hasiera olio-errotaren lurzatitik gertuen dagoen lurzatian dago (412/9 lurz.).
Carretera kalea Santa Ágata kalea deituko da aurrerantzean, eta haren hasiera Agezako herriaren sarreran dago (444/12 lurz.).
Agezan, 2015eko azaroaren 11n.–Alkatea, Camino Landarech Zozaya.
Iragarkiaren kodea: L1515356