2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ENERITZ
2016ko zerga-tasak
Udalak 2015eko azaroaren 5eko osoko bilkuran erabakirik onetsi dira 2016ko zerga-tasak. Hona hemen:
1.–Lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.
Hirilurreko ondasunen gaineko zerga: Tasa: %0,411.
Landalurreko ondasunen gaineko zerga: Tasa: %0,800.
2.–JEZ. Koefizientea: 1.3.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. %4,480ko tasa.
4.–Lurren balio igoeraren gaineko zerga.
4.1. Zerga-oinarria zehazteko, portzentaje hauek ezartzea:
1etik 5 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: 3.29.
5etik 10 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: 3.20.
10etik 15 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: 2.77.
15etik 20 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: 2.22.
4.2. Talde guztientzat zerga-tasa bakar gisa %17,47 ezartzea.
4.3. Herrilurretako aprobetxamenduak, igoerarik gabe.
5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen edo zirkulazioaren gaineko zerga.
Tarifa ofiziala.
Eneritzen, 2015eko azaroaren 11n.–Alkatea, J. Alberto Valencia Trueba.
Iragarkiaren kodea: L1515403