4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 384/2015 prozedura arrunta
Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 384/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Fundación Ana Montorori, Ana Montoro Villanuevari eta Labach SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2015eko urriaren 30ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1514802