4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 673/2015 prozedura
Iruñean, 2015eko urriaren 26an.
Mercedes San Martín Cidriain andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegi honetan 673/15 hitzezko judizioaren prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan epaia eman da, eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.
Eta Guardería Infantil Krusty SLri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2015eko urriaren 26an.–Justizia Administrazioaren letradua, Mercedes San Martín Cidriain.
Iragarkiaren kodea: J1515134