2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2016ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2015eko azaroaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Azkoienen, 2015eko azaroaren 11n.–Burua, Nuria Autor Resano.
Iragarkiaren kodea: L1515328