2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Arau Subsidiarioetako UU-20 unitatearen eremuko xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Vianako Udaleko alkate udalburuak 2015eko azaroaren 5ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Arau Subsidiarioetako UU-20an ezarritako lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, eta haien aldaketa puntuala, Papelera del Ebro SAk sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Vianan, 2015eko azaroaren 5ean.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1515256