229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 898/2015

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 898/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Pamplona Confecciones Chile sociedad anónima unipersonal idazkari judizialaren aurreko adiskidetze-ekitaldira eta, hala badagokio, epaile magistratuaren aurreko adiskidetze-ekitaldira eta judiziora agertzeko legezko zitazio gisa balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta adierazten da adiskidetze-ekitaldia 2015eko azaroaren 24ko 12:25ean eginen dela epaitegi honetako Justizia Administrazioaren letraduaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, 2015eko azaroaren 24ko 12:30ean adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 104. judizio-aretoan (4. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko azaroaren 5ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1515235