229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03330 NL/sr. espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Ziostoa SLU.

I.F.Z. zenbakia: B 71005532.

Helbidea: Zazpigurutze auzoa, 4.a behea 31740-Doneztebe (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Urleiko erreka.

Eskatutako emaria: 0,4100 l/s-koa.

Tokia: Ziga.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Erabilera: kiwiak ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzeko kutxeta bat erabiliko da. Kutxeta horretatik 2.500 m-ko luzera duen hodia aterako da 5 x 2,5 x 2 metroko neurriak dituen erregulazio biltegiraino. Biltegi horretatik hodia ateratzen da Baztango 76. poligonoko 209. lurzatiraino, bertan ureztatu behar baitira kiwiak tantakako sistemaren bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2015eko urriaren 29an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1514602