229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

625E/2015 EBAZPENA, urriaren 23koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, sareko isurketarik gabeko energia berriztagarrien instalazioetan eta mikrosareetan 2015ean egindako inbertsioetarako diru-laguntza kobratzeko eskubide galerei eta ukoei dagozkien diru kopuruak askatzen dituena.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 213E/2015 Ebazpenaren bidez, 949.625,47 euroko diru-laguntza eman zen, guztira, sareko isurketarik gabeko energia berriztagarrien instalazioetan eta mikrosareetan 2015ean egindako inbertsioetarako.

Gero, onuradun batek uko egin zion diru-laguntzari eta beste 6 onuraduni hura kobratzeko eskubidearen galera deklaratu zitzaien deialdiko baldintzaren bat ez betetzeagatik. Horrexek, guztira, 208.161,80 euro egiten du deialdian guztira emandako diru kopuruan.

Diru-laguntza kobratzeko ukoa eta haren eskubide galerak gauzatu eta kontabilizatuta daudela, bidezko da orain kopuru horiek erabilgarri uztea aurrekontuko kontu-sailean, ez baitira deialdi honetan erabiliko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 208.161,80 euro deialditik askatu eta erabilgarri uztea “Bulkada energia berriztagarriei. Nafarroako EGEF 2007-2013 Programa Eragilea. Enplegu mahaia” izeneko 180002 18330 7800 425200 kontu-sailean; kopuru hori diru-laguntza kobratzeko deklaratu diren eskubide galerei eta hari egindako ukoei dagokie.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1514477