229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta lege hori garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Cárnicas Mutiloa SL (B 71083836, IFZ). Jarduera: zatikatzeko aretoa. Tokia: Rocaforteko industrialdea. A kalea, 14. nabea (1. poligonoko katastroko 789. lurzatia). Isidro Pérez Fuertes arkitektoak prestaturiko proiektua (2015eko abuztukoa).

Zangozan, 2015eko urriaren 30ean.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1514854