229. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2015eko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzaren 10.,11. eta 16. artikuluetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan egin aldaketa, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2015eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1515055