217. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2150/2015 EBAZPENA, urriaren 27koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 17ko 178/2012 Ebazpena ondoriorik gabe uzten duena. Ebazpen horren bidez, laneratzeko orientazioko eta jarraipeneko ekintzak egiteko diru-laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 17an emandako 178/2012 Ebazpenaren bidez, laneratzeko orientazioko eta jarraipeneko ekintzak egiteko diru-laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren. Gero, ebazpen hori Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 10eko 2406/2012 Ebazpenaren eta urriaren 30eko 2298/2014 Ebazpenaren bidez aldatu zen.

Aipatu deialdia 2012., 2013., 2014. eta 2015. urteetan aplikatu da; hala ere, aurkeztutako proiektuen balorazioan agertutako arazoak eta aldi honetan lortutako esperientzia direla-eta, beharrezkoa da deialdi horren oinarri arautzaileak berrikustea eta beste oinarri batzuk onestea, haien efizientzia hobetzeko eta Osasun Sistema Nazionaleko ohiko zerbitzuen zorrora egokitzeko (urtarrilaren 16ko 7/2015 Errege Dekretua).

Kontuan hartuta eskaerak aurkezteko epea urte bakoitzeko azaroan dela eta oinarri arautzaile berriak ez direla onetsi, bidezkoa da, zuhurtziagatik, otsailaren 17ko 178/2012 Ebazpena ondoriorik gabe uztea; izan ere, beste deialdi batek ordeztuko du argitaratzen denean.

Bitartekaritza eta Orientazio Zerbitzuaren txostena ikusirik, otsailaren 17ko 178/2012 Ebazpena ondoriorik gabe uztea proposatzen baitu.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren 13. artikuluak eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondoriorik gabe uztea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 17an emandako 178/2012 Ebazpena, laneratzeko orientazioko eta jarraipeneko ekintzak egiteko diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena.

2. Ebazpen hau Bitartekaritza eta Orientazio Zerbitzuari eta Kontu-hartzailetza Delegatuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko urriaren 27an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1514540