214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

168/2015 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Gizarte Politiketako kontseilariaren urtarrilaren 18ko 62/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloko hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezarri zen eta mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak arautu ziren.

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen azken xedapenetako lehenbizikoak ezartzen du lege horren aplikazio gehikorraren egutegia, eta xedatzen du 2015eko uztailaren 1etik aurrera aitortuko zaiela laguntzak jasotzeko eskubidearen eraginkortasuna I. graduko mendekotasun moderatua (2. maila) dutenei, baldin lehenagotik laguntza aitortua ez badute, baita I. graduko mendekotasun moderatua (1. maila) edo I. graduko mendekotasun moderatua dutenei ere.

Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren prestazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 1051/2013 Errege Dekretuak 2. artikuluan ezartzen ditu I., II. eta III. graduko mendekotasunari dagozkion zerbitzuak eta diru-laguntzak.

Artikulu horretan mendekotasun moderatua duten pertsonentzako aurreikusitako prestazio ekonomikoen artean, familiaren ingurunean egiten den zaintzarako eta zaintzaile ez-profesionalei sostengua emateko prestazio ekonomikoa sartzen da, Gizarte Politiketako kontseilariaren urtarrilaren 18ko 62/2013 Foru Aginduan arautzen dena.

Hori dela eta, beharrezkoa da foru agindu hori aldatzea, mendekotasun moderatua aitortuta duten pertsonak sar daitezen. Horretarako, 14. artikulua aldatzen da, laguntza ekonomikoen gehieneko eta gutxieneko zenbatekoak arautzen dituena, baita 15. eta 16. artikuluak ere, bietan atal bana eransteko, kasuan kasuko murriztapen ehunekoa ezartzen duena.

Araudi hau Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilura, Mendekotasuna duten Pertsonen Nafarroako Kontseilura eta Nafarroako Adinekoen Kontseilura igorri da, aholku eman dezaten, aholkularitzako organo horien araudian eskatzen denari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Gizarte Politiketako kontseilariak urtarrilaren 18an emandako 62/2013 Foru Aginduaren 14. artikulua aldatzea. Hona testu berria:

14. artikulua. Laguntza ekonomikoen gehieneko eta gutxieneko zenbatekoak.

Laguntza ekonomikoaren gehieneko eta gutxieneko zenbatekoak, 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, honako hauek dira:

a) Uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuak indarra hartu aurretik zegoen sailkapenaren arabera aitortutako mendekotasun egoeretarako:

MENDEKOTASUN EGOERA

GEHIENEKOA

(euro/hil)

GUTXIENEKOA

(euro/hil)

Mendekotasun handiko egoera, 2. maila

542,85

311,48

Mendekotasun handiko egoera, 1. maila

542,85

249,44

Mendekotasun larriko egoera, 2. maila

407,21

201,75

Mendekotasun larriko egoera, 1. maila

407,21

180,00

Mendekotasun moderatuko egoera, 2. maila

180,00

60,00

Mendekotasun moderatuko egoera, 1. maila

180,00

60,00

b) Uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuak ezartzen duen sailkapenaren arabera aitortutako mendekotasun egoeretarako:

MENDEKOTASUN EGOERA

GEHIENEKOA

(euro/hil)

GUTXIENEKOA

(euro/hil)

Mendekotasun handiko egoera

542,85

249,44

Mendekotasun larriko egoera

407,21

180,00

Mendekotasun moderatuko egoera

180,00

60,00

2. artikulua. Gizarte Politiketako kontseilariak urtarrilaren 18an emandako 62/2013 Foru Aginduaren 15. artikulua aldatzea, ondoko atal hau eransteko:

f) Mendekotasun moderatua 1. maila:

TARTEAK

MURRIZTAPENAREN EHUNEKOA

IPREM halako 1 baino gutxiago

%00,00

IPREM halako 1etik 1,35era

%13,85

IPREM halako 1,35etik 1,50era

%23,45

IPREM halako 1,50etik 1,80ra

%32,00

IPREM halako 1,80tik 2ra

%40,50

IPREM halako 2 baino gehiagotik 3ra

%46,45

IPREM halako 3tik 3,50era

%52,40

IPREM halako 3,50etik 4ra

%57,50

IPREM halako 4tik 4,50era

%62,60

IPREM halako 4,50etik 5era

%66,67

IPREM halako 5 baino gehiago

%66,67

3. artikulua. Gizarte Politiketako kontseilariak urtarrilaren 18an emandako 62/2013 Foru Aginduaren 16. artikulua aldatzea, ondoko atal hau eransteko:

c) Mendekotasun moderatua.

TARTEAK

MURRIZTAPENAREN EHUNEKOA

IPREM halako 1 baino gutxiago

%00,00

IPREM halako 1etik 1,35era

%13,85

IPREM halako 1,35etik 1,50era

%23,45

IPREM halako 1,50etik 1,80ra

%32,00

IPREM halako 1,80tik 2ra

%40,50

IPREM halako 2 baino gehiagotik 3ra

%46,45

IPREM halako 3tik 3,50era

%52,40

IPREM halako 3,50etik 4ra

%57,50

IPREM halako 4tik 4,50era

%62,60

IPREM halako 4,50etik 5era

%66,67

IPREM halako 5 baino gehiago

%66,67

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Gizarte Politiketako kontseilariak urtarrilaren 18an eman 62/2013 Foru Aginduko xedapen gehigarri bakarra indargabetzen da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2015eko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2015eko urriaren 20an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1514210