202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

214/2015 FORU AGINDUA, irailaren 28koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta haren mendeko bestelako organoetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasun bat dutenean, titularren ordez aritzeko. Manu horren 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Horrenbestez, aipatutako legearen artikulu horrekin bat,

AGINDU DUT:

1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

a) Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzua.

b) Gobernu Irekiaren Zerbitzua.

c) Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua.

2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

a) Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua.

b) Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua.

c) Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzua.

d) Gizarte Prestazioen Zerbitzua.

e) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Barneko zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

a) Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzua.

b) Babes Zibilerako Zerbitzua.

c) Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua.

d) Suhiltzaileen Zerbitzua.

e) Nafarroako Segurtasun Eskola.

4. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Justiziako zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

a) Justiziako Gizarte Zerbitzua.

b) Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzua.

5. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

a) Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua.

b) Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua.

c) Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzua.

d) Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzua.

e) Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzua.

6. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ordez honako organo hauetako titularrak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

a) Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atala.

b) Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzua.

c) Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzua.

7. Indarrik gabe uzten da Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 27ko 153/2014 Foru Agindua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatu zituena.

8. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko irailaren 88an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1513468