202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hirigintzako Udal Planeko aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko UC3 unitateari dagokiona. Behin betiko onespena

Honen bitartez aditzera ematen da 2015eko irailaren 1eko osoko bilkuran behin betiko onetsi dela Hirigintzako Udal Planeko aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko UC3 unitatearen hirigintzako araudia ukitzen duena, etxebizitzan igogailua paratu ahal izateko.

Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da onetsitako hirigintzako araudia. Aldaketaren ondotik UC3 unitatearen fitxa ondoko hau izanen da eta letra etzanarekin adierazi dira aldaketak ukitutako alderdiak.

Sarrigurenen, 2015eko irailaren 29an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

ERANSKINA

UC-3 unitatearen araudia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1513336