202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hirigintzako Udal Planaren aldaketa, S6 sektoreari dagokiona (ZOP2, 1564-1 lurzatia), ICMk sustatua. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2015eko irailaren 17an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehakatua Hirigintzako Udal Planean, S6 sektoreari dagokiona (ZOP2, 1564-1 lurzatia), ICM España, S.L.k sustatua.

Argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa betez.

Orkoienen, 2015eko irailaren 25ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ONETSITAKO ALDAKETAREN TESTUA

Esparrua.

Sektorea: S6-Hegoaldea.

Eremua: Z.O.P.–2.

Azalera: 11.331 m2.

5. Bertze baldintza batzuk.

Indarrean den planeamenduko araudia eta ordenantzak aplikatuko dira, baldintza hauen arabera aldatuta:

571. lurzatian, erabateko okupazioa baimentzen da, planoetan jasotzen diren eraikuntzaren lerrokaduren barnean.

571. lurzatiaren aprobetxamenduaren zati bat 1105. lurzatira pasa ahalko da, nahiz eta horrekin 1105. lurzatiari esleitutako 0,5 m²/m²-ko gehieneko okupazioa gainditu.

Hirigintzako Udal Planak oro har ezarritako hirigintza araudia eta ordenantzak aplikatuko dira subsidiarioki, horietan jaso gabeko alderdietan.

Udalak eta Propisak 2002ko urriaren 14an sinatutako hitzarmenean ezarritakoa bete beharko da.

Ondoko 572. lurzatiarekiko mugan, mugekiko atzeraemangunea ezabatu da, betiere eraikuntzak baldintza hauek betetzen baditu:

Eraikuntza elementuak pantaila akustikoaren izaera funtzional eta teknikoa izanen du.

Behar den obra lizentzia eskatzerakoan, objektiboki egiaztatuko da, eredu akustikoaren bitartez, proposatutako konponbideak zaratari buruzko araudia betetzen duela.

MCPren txostenari buruz aurkeztutako eranskinari jarraituz, eremu horretan diren kanalizazioetarako beste trazadura bat proposatu da, haietan kalterik eragiten bada ere.

Iragarkiaren kodea: L1513266